Ibai Imaz
by Ibai Imaz
~1 min irakurketa

Kategoriak

Etiketak

Blogak gustoko ditut. Gainera, kontatzeko gauzaren bat edo beste badaukadala uste dut eta horregatik denbora neraman horri nolabait forma eman nahiean. Blog teknikoak irakurtzea gustatzen zait batez ere. Hurrengoa bezelako kode blokeak ikusteak txoratu egiten nau:

class Greeter {

    greet(name) {
        return `Hello ${name}!`;
    }
}

module.exports = Greeter;

Eta horregaitik, blog tekniko bat sortzeak zentzua edukiko luke. Gainera, Jekyll probatzeko gogoa ere baneukan aspaldian eta aitzakia ezin hobea litzateke. Baina aita ere izan naiz duela gutxi eta susmoa dut kode adibideak blog post batean behar bezala azaltzeko denbora dezente eskeini behar zaiola, eta hortatik gehiegi ez daukat.

Hori dela eta, kode adibideak erakusteko bideoak sortzea azkarragoa izango delakoan, hori egitea erabaki dut, baina ondoren, hauek Youtubera igotze hutsak asebeteko ez nauenaren beldurrez, bloga sortzeko erabakia hartu dut. Ikusiko dugu ze eduki mota partekatuko dudan azkenean, baina bideo formatuan bada ere, hemen publikatzeko asmoa daukat, nolabaiteko idatzizko euskarri bat ere egon dadin. Esan bezala, blogak gustoko ditut.